• Douceur et Espace

  • Lumineux et moderne

  • Confort et quiétude

  • Calme, détente, repos…

  • Eco-gîtes ****, ouverts aux 4 saisons !

Eko-landetxeen

Zabaltasuna, ongizatea, modernitatea eta ingurumenaren errespetuak dira Gîtes de France 3 artaburu eta 4 izarreko Turismo Altzaritu gisa labelizatua den landetxe formula berri honen ezaugarriak.

Eskainia zaizuen erosotasun maila eta hainbat zerbitzuei esker, Bio, Bohème edo Loft, Eko-landetxeen apainketa pertsonalizatuari eta zuen hautuari dagokion araberako oporrak iraganen dituzue.

  • 2 ganbara garbigela indibidualekin
  • Oheak etortzerakoan eginak eta garbitzeko oihaleria hornitua
  • Erosotasun osoko sukalde eremua, labe, baxera-garbigailu, mikrouhin labela, Senseo kafegailua, irakinontzi, ogi-xigortzailea
  • Egongela eremua sofa, besaulki, pantaila lauko TB, DVD/CD irakurgailua
  • Internet sarbidea urririk
  • Egur-berogailua (berotzeko egurra udaberri, udazken eta neguan hornitua da)
  • Igerileku eta talapastaleku 28 °tan berotuak (ekaina 19tik > iraila 12rik)
  • Natur Aktibitate antolatuak : ibilaldiak oinez gidarekin, rafting, btt … (IGN mapak eskainiak izanen zaizkizue)
  • Baratzeko saloia, barbakoa, zurezko terraza …
  • 4/5 pertsona egon daitezke Landetxe ekologikoa edo eko-landetxea, energia mailan sanoa bezain ekonomikoa da, baina ere beroa eta gozoa bertan bizitzeko.

Zurezko armadura eta zelulosa goataz isolatua izanez, erosotasun maila atsegingarrienetakoa eskaintzen du urte osoan zehar. Ura eguzki-panelen bidez berotzen da, euri-urak errekuperatu eta balioztatzen dira eta putzu kanadiar bati lotua den fluxu-bikoitzeko aireztapen sistema bat dago. Hauei esker, Izadi Anderearekin harmonia osoan izanen zarete.