Espainiako muga

Narbaitz kanpina Espainiako mugatik 8 km-tara kokatzen da.

Ez ahaztu Euskal Herria bi estatuen artean kokatzen dela: zati bat Frantzian (Frantziar Euskal Herria edo “Iparralde) eta beste zatia Espainian (Espainiako Euskal Herria edo “Hegoalde”). Egiten dituzuen ibilaldietan beraz, askotan aurkituko zareta oin bat Frantzian eta beste bat Espainian duzuela!

Narbaitz kanpinean egiten duzuen egonaldia Espainiako aldeko Euskal Herrira ihesalditxo bat egiteko aprobetxa dezakezue: Donibane Garazi azpitik Erronkariko mendatea zeharkatzea besterik ez dago edo Baigorritik Izpegi mendatea eta berehala egongo zarete Hegoalden murgilduta. Badaude beste ibilbide posible batzuk ere. Aldude ibarreko ibilbidea ere bikaina da!

Gai honi buruz ere aholkua eska dezakezue Narbaitz Kanpineko harreran: Iruña, Olite, Elizondo, Bardeetako basamortua dira kanpinetik erraz joan daitekeen zenbait toki interesgarri.

Mugan kokatzen den Arnegi herrian merkatal-gune ugari daude eta bertan izan dezakezue erosketak egiteko aukera oso prezio onetan.