• Donibane Garazi

Donibane Garazi

Narbaitz kanpina Donibane gArazitik 2 km-tara kokatzen da, D. 933 bidetik autoz.

Oinez edo bizikletaz iristea nahiago baduzue, D18 bidea hartzea gomendatzen dizuegu, kanpinetik 700 metrora kokatzen den Azkarate herritik igaroz. Donibane Garazi 3 km-tara aurkituko duzue.
Donibane Garazi harresitutako hiri bat da eta Vauban Zitadela den gotorlekua.

“Hirigunean” milaka pertsona aurkitzen ditugu urtero hiria bisitatzen. Izan ere, harriak eta historia maite dutenentzat interes berezia baitu hiriguneak. Halaber, Donibane Garazin garrantzi historikoak eta kokaleku naturalak toki erakargarri bihurtzen dute opor mota jakin batzuen bila dabiltzan pertsonentzat:

- Ibilaldiak eta naturan egiten diren beste zenbait aktibitateen maitaleek (raftinga, espeleologia, canyonning, BTT, errepideko bizikleta…) beren zoriontasuna aurkituko dute bertan. Donibane Garazi euskal mendien magalean kokatzen da, Iratiko bailaran hain zuzen ere. Donibane Garazi inguratzen duten mendi askok 1000 /1200 metroko altuera dute eta erraz igo daitezke urtaro gehienetan eta ia mota guztietako mendizaleentzako irisgarriak dira: mendizale sutsuak, noizbehinkakoak, familiarekin joaten direnak… hori da Donibane Garazi eta inguruko mendiek ematen duten abantaila nagusia.

Kakueta eta Holtzarteko arroilak eta zintzilikatuta duen pasabidea, Narbaitzeko kanpinetik autoz ordu 1era kokatuta daude eta «derrigorrez egin beharreko bisiten» artean aurkitzen diren: paraje ikusgarriak dira eta bertara iristeko bidea ere ederra da!

Zalantza gabe eska dezakezu aholkua turismo bulegoan: naturan egiteko kanpinak, bertako mendi-gidekin elkarlanean antolatzen dituen bestelako aktibitateei buruz hain zuzen ere, zuen beharretara egokitutako ibilbideak gomendatuko dizkizuegu (Topo gidak eta IGN mapak ere erabilgarri daude)

- Donibane Garazi etapa ezaguna da Compostelako Done Jakue bideko erromesentzat: martxotik urrira milaka erromes etortzen dira 4 kontinenteetatik Donibane Garazi etapa egitera. Zuen egonaldia aukera bikaina izan daiteke Done Jakue bidearen zati bat egiteko: Bentarte portutik Ibañetara joan etorria Donibane Garazi azpian eta zintzilikatuta dagoen Erronkariko monasterioaren inguruan. Ibilbide ikusgarria da eta familia guztiarekin egiteko aukera erosoa ematen du bidearen desnibela oso arina baita.

- Errobi ibaiaren arroila (Euskal Herri barruko ur iturri nagusia) Donibane Garazitik 15 kilometrotara aurkitzen da. Herria zeharkatzen du erditik eta Narbaitz kanpinetik 200 metrotara igarotzen da, beraz leku paregabea da amuarrainak arrantzatzea gustuko dutenentzat. Martxoa erditik iraila erdira frantziarrek eta atzerritarrek bat egiten dute bertako arrantzaleekin Errobi ibaia eta bere ibaiadarrak ezagutzeko (ibai txikiak, mendiko uharrak…). No kill arrantzarako gune bat dago Narbaitz Kanpinetik gertu, beraz derrigorrez egin beharreko bisita da baita ere.

Mendiekin gertatzen den bezala, inguruko ibaietara amuarrainak arrantzatzen dituen edonor joan daiteke: arrantzale profesionalak zein noizbehinka arrantzatzea gustuko dutenek!

Narbaitz kanpina zeharkatzen duen ibai txikia toki aparta da aktibitate desberdinak egiteko: zarboak aurkitu ahal izango dituzue. Amuarrainak 88 urte dituen Marcel-entzat erreserbatuta daude. Narbaitz Kanpinean bizi den pertsona zaharrena baita1

- Donibane Garaziko merkatal gunea izateaz gain hiri turistikoa ere bada, herritxo asko daude inguruan eta bertako jarduera nagusia nekazaritza da: ardi, behi eta txerri hazkundea eta mahastiak dira bertako nekazaritzaren aktibitate nagusiak.
Tokiko nekazal txikiek astero astelehenetan ospatzen den azokan edo ekoizlearen etxean bertan, tokiko aberastasunak dastatzeko aukera ematen dute: ez ahaztu horri buruzko informazioa eskatzen Narbaitz kanpineko harreran. Atsegin handiz emango dizkizugu orain arte gure bezeroek gozatu dituzten produktuak eta harrera eskaintzen duten ekoizleei buruzko informazioa.